Bigarren diskoaren grabaketa prozesuan murgilduta gabiltza azken 2 asteetan. Lehenengo astean baxuaren zatiak grabatu genituen, eta azken egunotan gitarrarenak. Zortzi edo bederatzi abesti izango ditu diskoak eta horietatik lau zuzenekotan jo ditugu jada. Lehenengo diskoa bezela, auto-produkzioa izango da bigarrena ere.

Euskadi Irratiko Baipasa saioan izan naiz
Abuztuak 20an Euskadi Irratiko Baipasa saioan izan nintzen “Sutan Dantzan” ikuskizunaz hitzegiten eta pieza batzuk jotzen eta abesten. Entzun hemen 40. minututik aurrera -> Baipasa saioa – Abuztuak 20