Abuztuak 20an Euskadi Irratiko Baipasa saioan izan nintzen “Sutan Dantzan” ikuskizunaz hitzegiten eta pieza batzuk jotzen eta abesten.
Entzun hemen 40. minututik aurrera -> Baipasa saioa – Abuztuak 20
Abuztuak 20an Euskadi Irratiko Baipasa saioan izan nintzen “Sutan Dantzan” ikuskizunaz hitzegiten eta pieza batzuk jotzen eta abesten.
Entzun hemen 40. minututik aurrera -> Baipasa saioa – Abuztuak 20
Bigarren diskoaren grabaketa prozesuan murgilduta gabiltza azken 2 asteetan. Lehenengo astean baxuaren zatiak grabatu genituen, eta azken egunotan gitarrarenak. Zortzi edo bederatzi abesti izango ditu diskoak eta horietatik lau zuzenekotan jo ditugu jada. Lehenengo diskoa bezela, auto-produkzioa izango da bigarrena
Zuzenean abesten izan naiz Euskadi Gazteako denboraldiko azken DIDAn. Nerekin batera Kimua Dantza Kolektiboko Garazi Egiguren ere izan da.
Zarauzko Torreoian grabatutako bideokliparekin batera aurkeztu dugu kanta berria. Pianoarekin jotako doinu goxoekin egindakoa. Jendeaurrean trikitiarekin agertu izan naiz beti baina piano eta eta akordeoiarekin egin nituen aurreneko urratsak musika munduan eta sorkuntza prozesuan beti baliatzen naiz pianoaz abestiak egiteko.