Bost urterekin hasi nintzen akordeoia ikasten Orioko Danbolin Musika Eskolan. 14 urterekin trikitia ikasteko grina sartu zitzaidan.
Ordutik jotake aritu naiz trikiti txapelketa eta jaialdietan parte hartuz, Eneritz Aulestia panderoan lagun nuela.
Halere, aspalditik hasia nintzen nire kantuak sortzen, eta horren fruitua da 2019an plazaratu nuen SUTAN DANTZAN nire lehen diska. Orain honen bira egiten nabil musika eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna eginez. Izenari dagokionez, Kantu horren melodia sortzen ari nintzenean akelarrea nuen buruan: infernua, deabruak, sorginak eta sua; eta letrak ere horren inguruan hitz egin behar zuela garbi nuen. Gainera, infernuko hauspoa deitzen zaionari ere egin nahi izan diot keinu, beti ondoan izan dudan lagunari.