Zarauzko Torreoian grabatutako bideokliparekin batera aurkeztu dugu kanta berria. Pianoarekin jotako doinu goxoekin egindakoa. Jendeaurrean trikitiarekin agertu izan naiz beti baina piano eta eta akordeoiarekin egin nituen aurreneko urratsak musika munduan eta sorkuntza prozesuan beti baliatzen naiz pianoaz abestiak egiteko. Ez diot mugarik jarri nahi nire musikari.
Piezaren melodia nirea da eta hitzak Eneritz Aulestiarenak.

Euskadi Irratiko Baipasa saioan izan naiz
Abuztuak 20an Euskadi Irratiko Baipasa saioan izan nintzen “Sutan Dantzan” ikuskizunaz hitzegiten eta pieza batzuk jotzen eta abesten. Entzun hemen 40. minututik aurrera -> Baipasa saioa – Abuztuak 20